2013/12/27

Zuloaga enparantzan argi gehiago behar dugu


Neguan 5,30etan ilunabartzen da eta dagoeneko argiaren gabezia nabaria da Zuloaga enparantzan, jolas-gunearen argi artifiziala gutxiegi baita. Hori dela eta, Udalari tenporizadorearekin argi gehiago ipintzea eskatu diogu jolas-orduetan ilunantzean ez egoteko eta, jolas-orduak bukaturik, argi indarra alferrik ez gastatzeko.

2013/12/18

Ezin da anbulantzia pasa!



Toldoak gehitu direla edonork egiazta badezake ere (hirigintza-arauak Parte Zaharrean toldorik eta apalik eskegitea galarazten duenean) Udalak ez du ezertaz jabetu nahi.
Despistatuaren planta egiten du, zaintza, ikuskatze eta zigortzeko betebeharrak alde batera utziz. Ez hori bakarrik, Parte Zaharrean Bizik ez betetzeak idatziz salatu dituenean ez du erantzun edo etorkizuneko Ordenantzaren zain dagoela erantzun digu Udalak (apalak eta toldoak Parte Zaharrean eskegitea galarazten dituzten erizpideak etorkizuneko Ordenantza horrek ez dituela aldatuko jakinik).
Esterlines kalean, 3 establezimenduk toldoak (Boga-boga eta Intza), publizitate-arbel bat (Intza) eta bandera bat euskarrian (“tu casa está aburrida”) ipini dituzte eta hauek zabalduta daudenean Anbulatoriora ez dute anbulantzia iristen uzten. 2 aldiz, San Jeronimo kalera pazienteak hurbildu behar izan du anbulantzian sartu ahal izateko! Larrialdi-ibilgailuetako pasabidea ez da bermatzen eta hori, larria da oso. (ikusi salaketa)



2013/12/12

Donostiako mapa erradioelektrikoa


 
Donostiako mapa erradioelektrikoari buruzko artezlan interesgarria aurkeztu zen asteartean, abenduak10, liburutegi zaharreko kriptan. Telefonia mugikorreko antenen igorpenak neurtu dituzte eta emaitzak plano batean marraztu dira. Europako Kontseiluaren Parlamentuko ebazpenak gomendatutakoa (zentimetro koadroko 0,1 mikrowatt) gainditzen dituzten neurketak gorriz margoturik agertzen ziren. Egoera kezkagarria da oso, Parte Zaharra eta Zentroa (eta Donostiako zonalde gehiago) kolore horretan ikusten baitziren. Azterlanaren arduradunak emandako datu bat aipatzearren: San Juan kalean egindako neurketa 3,9 mikrowat/zm2-koa izan zen, gomendatutakoari askogatik gaina hartuz.
Hurrengo urratsa, Udalak telekomunikazio-antenak erregulatuko dituen ordenantza berria, osasunerako arriskuak sahiestuko dituena prestatzea izan beharko da.
Artezlana argitaratu bezain laster helaraziko dizuegu. Momentuz, informazio zabalagoa irakur daiteke honako helbide honetan: http://gaur.donostia.org/udalak-lantalde-berri-bat-eratu-du-osasun-publikoaren-alorrean-prekauzioa-bermatuko-duen-antenen-ordenantza-berri-bat-egiteko/
 

El martes día 10 se presentó en la cripta de la antigua biblioteca un interesante estudio sobre el mapa radioeléctrico de Donostia. Se han medido las emisiones de antenas de telefonía móvil y los resultados se han trasladado a un plano. Aquéllos que sobrepasaron las recomendaciones europeas (0,1 microvatios por centímetro cuadrado) se pintaron en rojo. El resultado es preocupante ya que la Parte Vieja y Centro aparecían pintados en ese color. Por indicar uno de los datos que el encargado de eleborar el proyecto dió: en la calle San Juan la medición  realizada marcó 3,9 microvatios/cm2, superando con mucho lo recomendado.
El paso siguiente es realizar una nueva ordenanza que regule dichas antenas y reduzca los riesgos para la salud.
En cuanto se publique el estudio os lo haremos llegar. Se puede leer una información más completa en el siguiente link: http://gaur.donostia.org/es/el-ayuntamiento-crea-un-grupo-de-trabajo-para-redactar-una-nueva-ordenanza-de-antenas-que-garantice-la-precaucion-en-salud-publica/

2013/11/28

Parte Zaharreko AUZOKO egitasmorako jendea behar da

Bagerak (Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak) bidalitako gonbitea duzue hau:

Parte Zaharreko AUZOKO egitasmorako jendea behar dugu


Kaixo lagun,

Mezu honen bidez, Auzoko egitasmoan zure parte hartzea eskatu nahi dizugu. Orain dela hiru urte AUZOKO egitasmoa Antiguan martxan jarri genuen Donostiako beste auzoetara zabaltzeko asmoarekin. AUZOKO egitasmoaren helburu nagusia, euskaratik urrun bizi direnen eta euskaraz bizi nahi dugunon arteko topaguneak sortzea da. Bertan modu ludiko batez euskara ez dakienak euskarara hurbiltzea nahi dugu eta lagunen arteko topagune horren bitartez euskarari beste bide bat zabaldu.

Hau horrela, iaz Intxaurrondon beste talde bat martxan jarri genuen, Plazara Goaz euskara elkartearekin batera, eta orain gure asmoa Parte Zaharrean martxan jartzea da. Horregatik zuzentzen gara zuregana, Parte Zaharreko topagune honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizugulako.

3-4 euskaldun lortu nahiko genituzke, astelehenetan 18:00etatik 20:00etara Elizaran ikastetxeko lokaletan (Santa Maria elizaren ondoan) biltzeko. Lagun gehiagok izena eman ezkero maiztasuna txikiagoa izango litzateke (hamabostean behin adibidez).

Informazio gehiago atxikita duzu eta nahi izanez gero gurekin harremanetan jar zaitezke ere 943467181 telefonoan.

Mila esker eta laster arte,

Zuriñe Gonzalez Agirre
BAGERA Elkartea
---

2013/11/27

Gaztelekua irekitzra goaz: ohiko erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoen bilera

Gaztelekua irekitzra goaz: ohiko erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoekin bilera egingo dugu azaroaren 30ena (larunbata) eta haien gurasoekin abenduaren 9an (astelehena)

Gaztelekuko  erabiltzaile izan nahi duzu?
Etorri azaroaren 30eko bilerara 

Gaztelekuaren erabiltzaile izan nahi duten gaztetxoekin bilera bat egingo dugu:
·      azaroaren 30ean (larunbata), 17:30ean, Gaztelekua n.
Bilera Gaztelekuaren funtzionamenduaz, erabiltzaileen ardurez, eskubideez  eta betekizunez hitz egingo dugu.
Bileran parte hartzen duten gazteei Gaztelekua ren erabiltzaile izateko fitxa banatuko zaie.
Fitxa hori gurasoek bete eta sinatuta ekarri beharko dute abenduaren 9ko gurasoen bilerara (19:00etan)

Gaztelekuaren Batzordea

2013/11/26

Euskararen Nazioarteko Eguna: ekitaldi ugari Parte Zaharrean

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren arira, aurreko urteetan bezala, zenbait jarduera antolatu dira gure auzoan. Hemen egitaraua


AZAROAK 29 , ostirala 
  •  18:00 “Euskaraz eta kolorez… euskararen aldeko kartelkanpaina bat sortu” 11-16 urtekoentzat San Telmo museoan. Antolatzailea: San Telmo Museoa 
 AZAROAK 30 , larunbata 
  •  12:00 haurrentzako film proiekzioa Haurtxokoan (Bretxako azokan). 
  •  12:00 kantu jira, joaldunak eta albokariak lagunduta Konstituzio plazatik abiatuta. 
  •  13:30 Pintxo jana Arrano Beltza Euskal Tokiaren atean. 
  •  18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaina jotzaileek lagunduta Zuloaga plazatik abiatuta. AZAROAK 30 , larunbata 
  •  18:00 Kontzertua: Mikel Kartonen  eta Djak Big Time Sound System, Herria Kultur Elkartean.
  • 18:30 Herriko dantzak Piter Ansorena musikariarekin konstituzio plazan. 18:30 Txokolatea haurrentzat Zuloaga plazan.  
  • 19:00 Gaztetxoentzako film proiekzioa Gaztelekuan (Bretxako azokan). 
 ABENDUAK 1 , igandea 
  •  12:15 Txistu emanaldia: “Euskararen abestiei eskainia” Donostiako Udalaren Txistulari Banda Konstituzio plazan. 
  •  19:00 Antzerkia: kokakola eta barea Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa aktoreekin San Telmo museoan. 
Antolatzaileak: Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, Orixe ikastolako Guraso Elkartea, Kai Harripe elkartea Herria kultur elkartea, Euskal Herrian Euskaraz, AEK, Arrano Beltza Euskaltokia, Karmengo Jai Batzordea, AZGA (Alde Zaharreko Gazte Asanblada), HARA!NO astialdi taldea, San Telmo Museoa, Donostiako Udaleko Txistulari Taldea

Parte Zaharreko Haur eta Gazteentzako Jarduerak eta Ekitaldiak: abendua

2013/11/12

Gizatxarrak!


 Arauak betetzen ez dituzten ostalariei,  hala interesatuz gero toki publikoa (denona dena) beraiena balitz bezala jarduten dutenei zein adjektibo kalifikatzaile eman? Beraientzat dena hartzen dute eta bizilagunak eta bizikidetasuna bost axola zaizkie. Soilik beraiena dihoakie.

2013/11/11

Loseta irrisgarriak

Hiri azpiegitura eta zerbitzuetako zinegotziarekin eta teknikoekin izandako bilkuretako batean, hainbat kaletan erortzeko arriskua mahaigaineratu genuen. Euri-pitin bat egiten duenean alboetako eta erdiko harlauzak (San Juan kaletik Kale Nagusira abiatzen diren kaleetakoak, hain zuzen) oso irristakorrak bihurtzen dira.
Harlauzen irriskortasuna lehorrean eta bustian neurtu zituzten (ikusi emaitzak) eta Enbeltran, Esterlines eta Fermin Calbeton kaleetan gutxieneko neurrira ez direla ailegatzen konprobatu zen. Udalak harlauza horiek pikatzera eta irristatzeko arriskua ekiditzera konpromezua hartu du eta urtea bukatu baino lehenago burutuko duela konfirmatu digu. Dagoeneko, Enbeltran kalean hasi dira. Konponketa luzatu bada ere, berri ona da.
Hasi dira konpoketa lanak





2013/11/10

TELP tailerra, Parte Zaharreko hezitzaileontzat. Matrikula irekia



TELP tailerra:
Euskaraz eroso nonahi eta noiznahi sentitzeko,
hizkuntza-jokaera asertiboetan trebatu
(Parte Zaharreko hezitzaileontzat)


Nori zuzendua:
Haur eta Gazteekin dihardugun helduak (gurasoak, irakasleak, kirol- edo astialdiko hezitzaileak...)
Euskaraz bizi nahi, eta nahi hori erosoago gauzatu ahal izateko trebetasunak garatu nahi ditugunak
Haur eta gazteen aurrean euskararen erabiltzaile aktibo eta koherente agertu nahi dugunak
Zergatik
·         Haur eta gazteen hizkuntza-jokabidea interesatzen zaigulako. Gure seme-alabak, ikasleak... euskararen erabiltzaile aktibo izan daitezen nahi dugulako
·         Helduon hizkuntza-jokabideak eragin handia duelako umeen hizkuntza jokaeran. Gugandik ikas dezakete-eta hizkuntza-erabiltzaile aktiboak (eta proaktiboak) izaten
·         Geuk ere hizkuntza erabiltzaile proaktibo izate aldera, aurrerapausoak eman ditzakegulako. Eta, horretarako, jokabide proaktiboetan trebatu gaitezkeelako.

matrikula egiteko, bete fitxa hau: 

TELP tailerrari buruzko informazioa bideo honetan:



2013/11/09

Berriro salatu beharko dugu?


Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak establezimenduen terrazez erregistratutako 5 salaketa erantzun dizkigu Udalak: Gott, Torre de pizza, Kantoi, Giroki, Kenjisushi.

Erantzutea ondo dago (nahiz eta hori egitea normala izan beharko zen) eta batez ere, gure salaketak oinarriak dituztela iruditzea hobeto dago.

Etengabeko gertaerez, ez behin-behinekoez, Udalak berak ezagututakoez, ebazpena emateko Auzo Elkartearen salaketa erregistratu behar izatea gaizki dago. Eta eskasagoa da salatutako puntu guztiei ez erantzutea. Are okerragoa, puntu guztiei ez erantzuteko etorkizuneko Ordenantzari bidaltzea, egungo araudia betearaztea baztertuz.

Baina ebazpenak ez badira betearazten eta tarteka gertaera berdinak salatu beharrean egon beharko badugu, hori hainbat txartoagoa izango da. (Udalaren ebazpenak ikusi)
Jarraitzen du dagokion baino toki gehiago okupatzen


2013/11/05

UDALDIA AMAITU DA!


Ostalaritza-establezimenduek, terraza gune publikoan kokatzeko, bai urte osorako bai “udaldirako” lizentzia eskatzeko aukera dute (udaldia Donostian oso denboraldi luzea da, Ostegun Santutik urriaren 31a arte irauten baitu, 7 hilabate baino gehiago aurten). Beren aukera da. Agerikoa da, urriaren 31a arte lizentzia eskatu duenak azaroaren 1ean ez duela ipini beharko. Eta, hala ere, batzuek egin egiten dute. Agerikoa da ere, Udalak urriaren 31a arte lizentzia ematen badu, azaroaren 1ean behatzeko beharra gauzatu beharko duela eta ezin duenak ez duela terrazarik ipini egiaztatu beharko duela. Eta, hala ere, ez du egiten.
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak arrazoi honengatik honako salaketa aurkeztu du.

GARRANTZIZKOA! Urriaren 31an ere terrazen “udaldiaren” ordutegia bukatu zen. Hemendik aurrera eta Aste Santuaren asteazkena arte, terrazak kenduta egon beharko dira:
  • igandetik ostegunera: 23,30ean
  • ostiral, larunbata eta jai bezperetan: 24etan
Hainbat ostalariren “ahazteak” eta ezbetetzeen aurrean udal pasibitatea ezagutuz, zalantzarik ez izan: 092ra deitu (udaltzainak) eta salatu, ezbetetzeari argazkia atera edota Parte Zaharrean Biziri kopia pasa salaketa guk geuk egiteko eta salaketaren jarraipena egin ahal izateko.
Gure eskubidea da eta gure esku dago.

2013/10/28

The Parranda berriro ere


Udalak baimendu dituen iharduerak ezarritako baldintzak betetzen dituela bermatzea berari dagokio. Honetarako dituen baliabideak (zaintza, ikuskatze eta zigortzea) erabili behar ditu.
8 mahaiak mantentzen ditu
Udalaren pasibitateak, eraginkortasunik ezak, errotik moztu behar diren gertaeren aurrean amore emateak zentsuragarria izateaz gain hiritarren konfiantzaren galera besterik ez du erakartzen.
Gure salaketa bati erantzunez, mahai bat kendu behar zuela The Parrrandak bere terrazatik onartu zuen Udalak. Hala ere, hilabete eta erdi bat pasa ondoren, The Parrandak mantentzen ditu 8 mahaiak temati eta ez betetze horrek ez du eraginik izan.

2013/10/22

Martxan da Parte Zaharreko Haur Txokoa

Haur Txoko berriko zinta moztu duten unea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Hirutxuloko Hitzak ateratako argazkia
Aurreko mezuan aipatu bezala, hainbat hilabete prestaketa lanetan jardun ondoren Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearen Haur eta Gazteen Batzordeak auzoko Haur Txokoa martxan jartzea lortu du. Larunbatean (Urriak 19) egin zen irekiera ekitaldia. Hirutxuloko Hitzaren erreportajean bikain jaso dute 

Prest dago Parte Zaharreko Haur Txokoa


Parte Zaharreko 60 bat gurasok eman diote bizia Haur Txoko berriari.
Urtetako beharrari erantzunez, gaur ireki dute ofizialki Parte Zaharreko Haur Txokoa. Bretxako Arrandegia eraikineko lehen solairuan dago Haur Txokoa. Goizeko 10:00etan ireki dituzte gaur ateak, baina eguerdian egin dute irekiera festa eta ekitaldia.
Izan ere, ospakinerako eguna ez ezik, Haur Txokoa jostailuz eta ilusioz betetzeko eguna izan da gaurkoa. Bertaratu diren familia guztiek ekarri dute zerbait. Erabiltzen ez dituzten jostailuak, haurrak handituz joan ahala ahazturik dituzten liburuak,…guztiak balio du poliki-poliki itxura hartzen ari den txokoa apaintzeko.
Hirutxuloko Hitzak ateratako argazkia
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko gurasoek bultzaturiko egitasmoa izan da. Udalak lekua utzi zien Bretxan eta ederki egokitu dute. Hiru espazio dituzte: auzo elkartearen bulegoa, gazteen aisialdirako gunea eta orain, Haur Txokoa. Tokia garbitzen eta apaintzen ibili dira buru belarri azken hilabeteetan. Aitzol Iriondo gurasoa eta elkarteko kidearen arabera, “guztien arteko auzolana izan da, eta aurrerantzean ere halaxe izango da”. Izan ere, gurasoez gain auzo elkarteko gainerako kideek ere lagundu dute tokia txukuntzen. Ekainerako edo prest zegoen, baina udazkena aukeratu dute irekitzeko garai gisa, hemendik aurrera sentituko baitute herritarrek babesa bilatzeko beharra. “Orain arte kalean gustura egon gara, baina negua luzea izaten da hemen, eta gustura erabiliko dugu Haur Txokoa, noski”, esan du Iriondok, hilabeteko semetxoari leunki eraginez.

Kronika osoa  irakurtzeko: http://irutxulo.hitza.info/2013/10/19/prest-dago-parte-zaharreko-haur-txokoa/

Bideoa ikusteko (hau ere Hirutxuloko Hitzak argitaratutakoa):

2013/10/08



 4 SALAKETA BERRI

Berriro ere, 4 salaketa erregistratu ditugu Udalean. Oraingoan, Udalak gaizki emandako 3 baimen salatu ditugu. Udalak araua betearazi behar du baina hori baino lehenago, Udalak berak araua bete behar du; ematen dituen lizentziak arauan oinarrituta egon behar dira. Baina Giroki (ikusi salaketa osoa), Kantoi (ikusi salaketa osoa),  eta La bodega Donostiarra (ikusi salaketa osoa),  tabernei ez zegozkienean Udalak baimenak eman ditu. Ulergaitza.

4.  salaketa Kenji sushiaren aurka erregistratu dugu baimenik gabe mahaiak, aulkiak eta apalak ipini izanagatik (ikusi salaketa osoa),

Terrazen araudiari jarritako alegazioak. HITZALDIA


2013/09/27

Asteazkenean (urriak 2) Auzo Ellkartearen Urteko Batzarra, Parte Hartu!!!

Asteazkenean (urriak 2) Auzo Ellkartearen Urteko Batzarra, Parte Hartu!!!




Batzarrean landuko ditugun gaiei buruzko informazio zehatza duzu helbide honetan: https://drive.google.com/folderview?id=0B0NvtsihqZ1eTjNtU3dwMUpnenc&usp=sharing

Pinzatxuak (urriko agenda) eta Parketarrak

Urriko Pinzatxuak (Haur eta gazteentzako jardueren egitaraua) hemen duzu:

Embed code

Ondo ikusiko ez bazenu klik egin hemen: http://issuu.com/pintzatxoak/docs/pintzatxuak_agenda_urria?e=7485769/5007080

Gainera, Urriaren 2a, 9a, 16 eta 23an "Parketarrak" (Haur eta familientzako jolasak euskaraz) izango ditugu Zuloaga Plazan:






2013/09/24

Hiru tabernen gehiegikeriak salatu ditugu: Gott, Atari eta La Torre de Pizza

Terrazak baimentzeko ezarritako baldintzak betetzen diren ala ez egiaztatzea Udalari dagokio baina ez du bere eskumenaz baliatzen. 
Egoera, gero eta okerragoa da baina ezikusiarena egiten du Udalak, ezer gertatuko ez balitz bezala. Horregatik, irailaren 19an, Auzo Elkarteak 3 salaketa berri gehiago erregistratu ditu Udaletxean GOTT, ATARI eta LA TORRE DE PIZZA tabernen gehikeriak salatuz.

-GOTT tabernaren terrazak dagokion baino toki gehiago okupatzen du eta baimendutako tokitik kanpo mahai altuak ditu. Baimenik gabe altzari osagarria dauka, instalazio elektrikoa gauzatu du, berogailu eta eguzkitako handiak dauzka. Ez du leihoa ixten 22etatik aurrera, alboetan hesiak zabaldu ditu, etab. (idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)

-ATARIk, suteagatik izan zuen behin-behineko itxieraren ondoren, 2 toldo berri (abuztuaren 31a kalean) eta 2 toldo ipintzeko burdinak (kale Nagusian) ezarri ditu. Honez gain, sotoko atea irekita mantentzen du janari usaina atariko eskaileretatik barreiatuz. Lehenengo solairuko sukaldea erabiltzen du, zeina debekatuta dagoen, atea irekita mantenduz eta janari usainaren hedapenari lagunduz. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu)

-LA TORRE DE PIZZAk neurriz gaineko eguzkitakoak ipini ditu, kale hestu batean baimendutako tokia baino gehiago okupatzen ohi du eta gainera, zeozer esan zaienean eraso-jarrera hartu dute. (Idazki osoa irakurtzeko hemen klikatu).

Iturria: 

Hiru tabernen gehiegikeriak salatu ditugu: Gott, Atari eta La Torre de Pizza

2013/09/21

Haur Txokoaren inguruko bilera Irailaren 26an, parte hartzeko gonbidapena

Donostian, 2013ko irailaren 23an

Agur bero bat:

Lerro hauen bidez, BRETXAKO ERAIKINEAN martxan jarri nahi den HAUR TXOKOAREN inguruko bileran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Auzoan euskaraz hitz egiten den tokiak ezagutzera eman ditzagun, mintzatu.com sarean.


Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteko Euskara Batzordekoek auzolan txiki honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu: Donostiako Parte Zaharrean euskara erabiltzen duten lekuak (dendak, tabernak, zerbitzuak…) identifikatu eta sarean ezagutzera eman (“etiketatu” esaten diote horri.
Zer lortu nahi dugun? Egitasmo luze-zabal baten lehen urratsa izango da: auzoan euskarazko sareak agerikoak egitea eta trinkotzea.

Zer egin behar duzun? Ezagutzen duzun toki horren aipamena jaso mintzatu.com webgunean (Mintzatu.com proiektuaren helburua da:  euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea).


Nola? Lan erraza da, 5 bat minutu eskatuko dizuna. Dokumentu honetan dituzu argibideak. Lehenengo mintzatu.com-en izena eman behar duzu. Hori egina duzunean, nahi beste toki etiketatu ditzakezu.

Parte hartuko duzu, ezta? Baietz auzoko mapa etiketaz bete!



2013/09/15

"Herritarrak eta Partaidetza zuzena" jardunaldira gonbidatuta gaude


Udalak antolatu duen jardunaldi hau Urriaren 4an (ostirala, 16:00etatik 18:30era) eta 5ean (larunbata, 9:00etatik 18:30era) izango dira Miramar jauregian, eta partaidetza zuzenaren bidean pausuak emateko hausnarketa baliagarria izateko
Auzo Elkarteetako bazkideak gonbidatuta gaude.


Hizlari gisa nahiz eztabaidetan ariko direnen artean daude Juan Jose Alvarez Instituto Gobernantza Demokratikoaren institutuko kidea, Martin Bühler Initiative and Referendum Institute-ko kidea, Fernando Pindado herri partaidetzan aditua, Iñigo Lamarca Arartekoa, Rafaela Romero PSE-EEko batzarkidea eta Stop Desahucios-eko ordezkariak.

Egitarau osoa irakurtzeko, klik egin hemen
Jardunaldi honetan izena emateko, kilk egin hemen

Oharrak:
1.- Jardunaldian izena ematen baduzu, mesedez, ohar bidali iezaguzu partezaharreanbizi@gmail.com era. Auzo Elkarteko zenbat kide joango garen jakiteko.
2.- Ekainean hiriko elkarteekin partaidetza prozesuak diseinatu eta garatzeko Udalak antolatu zuen ikastaroan erabilitako hainbat dokumentu eskuragarri dituzu udalaren webguneko esteka hauetan:

Parte hartze trebakuntza Donostiako elkarteei_2013 maiatza.pdf , Formacion en participacion_Asociaciones de San Sebastian_Mayo 2013.pdf , Aurkezpena_donosti.pdf , Presentacion K1 donostiara.pdf

2013/09/12

Terrazei araudi berriari osoko zuzenketa eta 142 emendakin aurkeztuko dizkio Parte Zaharrean Bizi Auzoa Elkarteak

Uztailaren amaieran Udalbatzak terrazen araudi berria onartu zuen. Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak behin eta berriz erakutsi du gure desadostasuna egungo egoerarekin eta gure kezka araudi berriak egoera okertzeko bidean jartzen gaituelako.

Egoera larri hau onbideratze aldera, araudi berri hori osoko zuzenketa eta 142 enmendakin aurkeztuko dizkiogu. 

Hemen dituzu:


Honen berri emateko, prentsa-ohar hau zabaldu dugu


Igandean Kizki Eguna Parte Zaharrean: parte hartu eta antolaketa lanetan lagundu!

Aurreko mezuetan esan bezala igande honetan Kizki Eguna ospatuko dugu auzoan.

Mezu honen bidez animatu nahi zaitugu, jaian parte hartzera ez ezik antolatzeko zenbait lanetan laguntzera ere:

  • Ostiralean, hilak 13, arratsaldeko 18:00ean Auzo Elkartearen egoitzan, hitzordua kartelak kalean jartzeko.
  • Igandean  10:00etan, Plaza Berrian (Konstin), zenbait lanetan laguntzeko: kizkiak saldu, janariarekin lagundu...


Bestalde,  asteburu honetan Euskal Pilotaren Jaia ere izango da auzoan ( Duela 200 urte Donostian egiten ziren pilota jokoak biziberrituko dituzte). Pilotaren Jaiari buruzko informazio gehiagi hemen duzue.

2013/09/08

The Parranda Pubaren kasua. Salaketak eragina izan du

Abuztuaren 21ean Auzo Elkarteak idazki bat aurkeztu zuen udaletxean The Parrandaren Pubaren hainbat gehiegikeri eta arau hauste salatuz.

Aste honetan jaso dugu udalaren erantzuna (oraingo honetan erantzuna azkarra izan da) eta hainbat puntutan arrazoia ematen digute (%100ea ez, baian puntu askotan bai). Dirudienez salaketa eraginkorra izan da.


  • Narrika kalean jartzen zituzten bi mahai altuetarako baimena baliogabetu dute (Urte baokitia izanda, zenbaki bikoituetakoei ez baitagokie mahai altuetarako baimena)
  • Emandako lizentzia aldatu eta San Bizente kaleko mahai bat kendu beharko dute, informazio-panel bat irakurtzea eragozten zuelako
  • San Bizente kaleko erlaitzak (ero errepisak) direla-eta espediente bat irekiko dute, pasabidea nabarmen estutzen duelako
  • Taberna itxita dagoenean altzariak kalean jarrita ote dituzten egiaztatzeko agiria egingo dute
Horretaz gain, auzokoek jakinarazi digutenez, galarazi egin diete musika jartzea gaueko 10:00etatik aurrera 


Udalak emandako erantzun osoa ikusteko klik egin hemen

Arau hauste eta gehiegikerien aurrean bide hau baliatzen jarraitu behar dugu, auzotarron bizi-kalitatea bermatze aldera

Arau hauste edo gehiegikeriarik ikusten baduzu, ez etsi:


  • argazkiak atera eta salatu!
  • Edota guri bidali (honelaez@gmail.com) eta Auzo Elkarteak jarriko du salaketa
Denon artean lortuko dugu!

2013/09/03

Elkartearen Urteko Batzarra, Urriaren 2an



Urteko Batzarra

  • Urriaren 2an
  • 19:00etan
  • San Telmon

 Aztergaiak:

  • 2012-13 urtean egindakoa eta diru-kontuak: azaldu, aztertu eta onartu
  • 2013-14 urterako egitasmoak eta aurrekontua: aurkeztu, eztabaidatu eta onartu
  • Auzo Elkartearen egitura berritu eta indartu: Zuzendaritza Taldea, Lan Taldeak...




Parte Zaharrean  Bizitzeko baldintza egokiak lortzeko lanean ari gara…

Gurekin jardun:
  •  Elkarteko Bazkide egin zaitez (klik egin hemen)
  • Urteko Batzarrean parte har ezazu
  • Organoetan eta Taldeetan parte hartu