2014/11/20

Auzoko Dendetan, Tabernetan eta abarretan ere Euskaraz! Eta #ereeuskaraz lehiaketan parte hartzeko gonbitea

Udalak ‘Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz‘ kanpaina martxan jarri zuen duela zenbait aste. Eta horri heldu diote auzoko denda eta taberna askok. Horietan eranskailua hau ikusiko duzu
Establezimendu horietan bezeroei arreta eskaintzen ari diren langileen erdiek edo gehiagok euskaraz ondo hitz egiteko gaitasuna dute eta hori jakinarazteko eranskailu bat jarri dute. Horrela identifikatu egin dira.... Gainera, lehen hitza euskaraz egiteko konpromisoa ere hartu dute eta euskaraz egin nahi duen bezeroari aukera hori bermatuko diote”.
Auzoko zein establezimenduk eskaintzen dizun euskarazko arreta jakin nahi baduzu, web-orri honetan ikusiko duzu

Auzotarrok ere badugu kanpaina honetan laguntzeko modurik:

  • Peganitarik ez duen eta euskaraz egiten duen dendari edo tabernariari ezagutzen baduzu, kanpanainarekin bat egin dezan proposatu diezaiokezu. Izena ematea oso erraza da,nahikoa da inprimaki hau betetzea: http://www.euskaraz.net/inprimakia/lehena.php
  • Euskaraz aritzeko konpromisoa hartu duten denda eta estblezimendu horien berri zabal dezakegu mintzatu.com-en bitartez (mundu zabalera zuzendutako webgunea eta telefonorako aplikazioa)

Gainera, #ereeuskaraz lehiaketa martxan jarri dute, honelakoa da:
 Lehiaketan edonork parte har dezake eta 50 €ko txartel bat irabazteko aukera izango da. Guztira 10 sari emango dira.
Lehiaketan parte hartzeko bi bide daude:
  1. Alde batetik, @euskaraz sare sozialen bidez, hau da twitter eta facebook erabiliz. Horretarako, parte hartu nahi duenak @euskaraz “atsegin eman” behar du edo laguna izan behar du, eta horrez gain twitt edo facebook post bat egin behar du, #ereeuskaraz traola erabilita.
  2. Bestetik, identifikatutako establezimendu batera joan, euskaraz hitz egin eta bertan egongo den txartel bat betetzea nahikoa izango da lehiaketan parte hartzeko. 

2014/11/11

Telefonoarekin argazki onak egiten ikasteko TAILERRA. Gazteentzat


Telefonoarekin argazki onak egiten ikasteko TAILERRA. Gazteentzat. (Euskaraz)

Azaroaren 15ean eta 22an (larunbatez). 
16:30-18:30. 
Gaztelekuan (Bretxan, zinearen ondoan)
Argazkiak ateratzeko balio duen telefonoa eramatea ezinbestekoa
Euskara izango da tailleraren hizkuntza; bai azalpenetan, baita elkarrizketetan ere
Izena emateko: http://ttiki.com/89356
===

Antolatzailea: Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea
Laguntzailea: Donostiako Udala, Euskara Zerbitzua

2014/11/08

OSTEGUNEAN… Proiekzioa eta Hitzaldia: ‘Gernika Lemoizen’ eta ‘Laboa eta ikonoen eraikuntza’



Ostegunean… Ikusi, entzun eta solasean jardun
                  Proiekzioa, Hitzaldia eta Solasaldia:
Proiekzioa: Gernika Lemoizen’(  dokumental laburra).
Hitzaldia: Laboa eta ikonoen eraikuntza eta Solasaldia hizlaria eta entzuleen artean
Hizlari eta dinamizatzaile: Juan Gorostidi (Idazlea eta dokumentalaren ekoizlea)

Azaroak 13, Osteguna, 19:00etan
San Jeronimoko Ekitaldi Aretoa (Liburutegi Nagusia)
===

Gernika Lemoizen. 
Lemoizen 2013an grabatutako lan honetan Laboaren Gernikaren interpretazio bat saiatu da: Manuela Carretta dantzariak bere koreografiarekin eta Irati Gorostidik bideo trataerarekin egiten dutena.

Hitzaldia: Laboa eta ikonoen eraikuntza. 
Mikel Laboarekin (1934-2008) ez ohikoa den fenomeno bat gertatu da: bera da zenbait euskal kantu eta musika ezagunenetakoen sortzailea eta, aldi berean, abangoardian eta esperimentazioan txertatu litezkeen obren egilea. Bi arloak ez dira erraz uztartzen eta, nahita edo nahi gabe, egoera gatazkatsuan ipintzen gaitu bere ondarea erabiltzerakoan.



Gernika - Teaser from Irati on Vimeo.




2014/11/07

'Aulki Hutsak' dokumentala etxean ikusi nahi duenak maileguan eska dezake

Joan zen astean 'Aulki Hutsak' film dokumentala ikusteko aukera izan genuen ('Parte Zaharean Bizi, Euskaraz!' egitarauaren barnean). Film benetan interesgarria eta hunkigarria San Telmora hurbildu ginenon iritziz.
Arteman Komunikazioak eta Iñaki Peña medikuak elkarlanean ekoiztutako dokumentala da 'Aulki Hutsak', heriotza eta doluaren gaiak lantzen dituena. Filmak bi sari jaso berri ditu nazioarteko Cine Invisible film jaialdian: bata, euskarazko lan onenarena; eta bestea, ikusleek aukeratutako filmarena
Bada, orain (Artemaneko kideei esker) zenbait DVD ditugu maileguan, etexera --pataxadaz ikusi ahal izateko-- eramateko moduan. Maileguan eskatzeko e-posta mezu bat bidali behar duzu partezaharreanbizi@gmail.com-era. Astebeteko epea izangu duzue filma etxean edukitzeko

Filmaren tailerra, hemen:


'Aulki Hutsak' dokumentala. Making of from Arteman Komunikazioa on Vimeo.

'Parte Zaharean Bizi, Euskaraz!' egitarauko ekitaldiak: http://ttiki.com/89376

2014/11/03

Auzoko Musikagile Gazteekiko Topaketa Solasaldia, larunbatean. Eta Gazte eta Gaztexoentzako ekitaldi gehiago; 'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz!' egitasmoaren barnean

'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz!' egitasmoaren barnean Gazteentzako eta Gaztetxoentzako zenbait ekitaldi izango ditugu datozen asteotan

Larunbatean, hilak 8, 'Auzoko Musikagile Gazteekiko Topaketa Solasaldia', 18:30etan, gaztelekuan

 

Gainera, Gazteentzako jarduera gehiago, 'Larunbatetan Gaztelekuan...' :


Eta Gaztetxoentzako:


Antolatzailea: Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearen Euskara eta Kultura batzordea
Laguntzailea: Donostiako Udala, Euskara Zerbitzua



2014/11/01

Haur eta Gazteentzako jardueren egitaraua. Azaroko Pinzatxuak.

Haur eta Gazteentzako jardueren egitaraua. Azaroko Pinzatxuak



Gainera, "Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz!" egitasmoaren barnean Haurrentzako, Gaztetxoentzako eta Gazteentzako jarduerak. Hauek:

* Haurrentzako (8-11 urte)

Azaroak 29, 11:00etan, Gaztelekuan: Euskarazko filmaren emanaldia

 

* Gaztetxoentzako

































* Gazteentzako:

 

2014/10/29

'Aulki Hutsak' dokumentalak, bi sari nazioarteko Cine Invisible jaialdian. Bihar auzoan ikusteko aukera

Arteman Komunikazioak eta Iñaki Peña medikuak elkarlanean ekoiztutako 'Aulki Hutsak' dokumentalak, heriotza eta doluaren gaiak lantzen dituenak, bi sari jaso berri ditu nazioarteko Cine Invisible film jaialdian: bata, euskarazko lan onenarena; eta bestea, ikusleek aukeratutako filmarena. Cine Invisible nazioarteko jaialdia Kultura Communication Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du eta aurtengoa seigarren edizioa izan da.

Bada, 'Aulki Hutsak' filma auzoan ikusteko aukera dugu bihar (19:00etan San Telmon). Izan ere 'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz' egitasmoaren barnean biharko filmaren proiekzioa eta horren inguruko solasaldia antolatua baitugu.
Iker Barandiaran kazetariak (filmaren egile eta protagonistetako bat) egingo du aurkezpena eta gidatuko du solasaldia
 

Ostiralean… Gaztetxoentzako Proiekzioak Gaztelekuan




Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz! Egitasmoa

Gaztetxoentzako Jarduerak (10-13 Urte)
 

Ostiralean…
Proiekzioak Gaztelekuan
Urriak 31
18:00-19:30

Kutsidazu bidea Ixabel telesaila
Atal pare bat

Pipi Galtzaluze telesaila
Atal bat edo bi
 








  
Azaroaren 14an beste proiekzio-saio bat





Gainera,
larunbatean... Jarduerak Gaztelekuan
Azaroak 8
16:30-18:30
SUKALDARITZA EGUNA
Fruituak erabiliz, sukaldaritza egiteko beste era bat erakutsiko da, dibertigarri eta ezberdina.
Azaroak 15
16:30-18:30
KAMISETA TINTATZEKO TAILERRA
Kamiseta zuri zahar bat erabiliz, kamiseta koloretsuak egingo dira, tinta ezberdinak erabiliz.