2014/04/30

Xabier Etxaniz Rojok irabazi du 'Zilarrezko Euskadi Saria', 'Sirena hotsak' liburuagatik

Xabier Etxaniz Rojo idazlea eta auzotarra izan da aurtengo 'Ziarrezko Euskadi Saria'ren irabazlea.  'Sirena hotsak' liburua izan da saritua

Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkarteak ematen du Zilarrezko Euskadi saria, Liburuaren Egunaren harira. Lehen Liburuaren Egunean gehien saltzen ziren liburuak saritzen zituzten, baina bi urte dira jada saria emateko irizpidea aldatu zutela. Kalitatezkoak diren liburuei bigarren aukera bat emateko helburua du sariak. Kalitatezko lanak izan arren, merezi duten bezala saldu ez ziren liburuak saritzen ditu elkarteak.

Zorionak Xabier!

Argazkia: IrutxulokoHitza

Parketarrak, kalean euskaraz jolasteko egitasmoa, MAIATZEAN berriz ere Parte Zaharrean


2013ko maiatzean hasitako ibilbideari jarraituz, eta martxoan bezala, maiatzean ere PARKETARRAK egitasmoa izango dugu auzoan. Maiatzaren 7an hasita, asteazkenero (maiatzaren 14, 41 eta 28an)

Egun horietan jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira auzoko Zuloaga plazan (eguraldi txarra eginez gero Haurtxokoan). Hauek dira burutuko diren bi programak:
  •  ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Gogoratu parte hartu ahal izateko haurrak helduren batekin etorri behar dutela
  • TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara 6-9 urte bitarteko haurrentzat


Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Parte Zaharreko Euskara Batzordeak  eta Urtxintxa Eskolak jarri dugu martxan egitasmoa 

Urrian 'Parketarrak' egitasmoaren hirugarren txanda izango dugu, 2014ko azkena.

Animatu zaitezte zuen seme-alabekin hurbiltzera.

Eta 3 eta 5 urte bitarteko seme-alabak badituzue, hauekin batera jolas egoeretan sartzera!

Asteazkena arte



El Servicio de Euskera del Ayuntamiento de San Sebastian, la comisión de Euskera de la Parde Vieja y Urtxintxa Eskola hemos puesto en marcha un proyecto denominado “Parketarrak”. El principal objetivo del proyecto es aumentar el uso del euskera en los parques  y en la calle. Para ello, el 7, 14, 21 y 28 de mayo, se realizarán juegos en la Plaza Zuloaga con la ayuda de dinamizadoras. Estos son los dos programas que se realizarán: 

  • ZABU ZIBU: 17:00-18:00 para familias con niños y niñas de 3-5 años. Recordar que los niños deben venir acompañados por un adulto.
  • TXIRRINTXON: 18:00-19:00 para niños y niñas de 6-9 años


2014/04/25

Bertan behera geratu dira obrei buruzko 28ko eta 29ko bilerak.

28rako eta 29rako aurreikusita zeuden informazio-bilerak bertan behera gelditu dira jakinarazi digu Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako Zuzendaritzak 


"Lanak egiteko planifikazioa eta modua aldatu denez, bizilagunei sor ditzaketen arazo eta behin behineko aldaketak aldatu egin dira. Horregatik, bilera hurrengo astean egingo dela aurreikusi da. Deialdi berria bidaliko zaizue."

Ikusi beharreko dokumentala.


 Ikusi eta zabaldu, merezi du eta. Gaur bertan entzun dugu berria Teleberrian. Aste Santuan iaz baino %30 turista gehiago pasa izan dira turismo bulegotik Donostian. Denok poztu behar dugu, berri positiboa omen delako. Baina turismoaren hankundeari ez al diogu mugarik ipini beharko? Mugarik gabeko turismoa bultzatu behar dute gure agintariek? Dirua iristen da baina zer galtzen dugu? Non dago oreka?



Bye bye Barcelona hiri batez eta turismoarekiko harremanazko dokumentala da. Bertan Bartzelona eta Bartzelonako biztanleen arteko, turismo eta turisten arteko bizikidetzaz entzun eta ikusiko dugu. Auzokoen eskutik, turismo jendetsuak erakartzen dituen kalte larriak azaltzen ditu dokumentalak. Osoa ikus dezakezu dokumentala edo atalka edo nahi duzun abiaduran. Haren helburua turismoarekin denok irabazten dugulako usteari kontrapuntua izatea da. Galtzen dugunaz dokumentala da.

Gaztelerazko azpituluak daude. 

2014/04/22

Irutxuloko Hitzaren alde, harpidetza egin ezazu

Donostiarrontzako hedabide garrantzitsua da Irutxuloko Hitza, ezinbestekoa gure iritziz. Auzoetako eta Hiriko informazioa egoki, argi eta objektiboki ematen digu; eta euskaraz. Parte Zaharreko auzotarrei interesatzen zaizkigun gaiak inon baino hobeto islatu ohi ditu Hitzak

Baina, zoritxarrez, diruz ez dabiltza ondo. Ahalegin handia egiten ari dira aurrera jarraitzeko, eta hala ere... Hiriko eragileengana jo dute laguntza eske: harpidedunak behar dituzte. Izan ere gutako askok jaso eta irakurri izan dugu Irutxuloko Hitza harpidetza ordaindu gabe: Berriako harpidedunak garelako, nonbait doan jaso dugulako... Orain arte eutsi diote, baina... hemendik aurrera harpidedunak behar dituzte.

Harpidedunak lortzeko laguntza eskatu digute. Eta guk pozik hartuko dugu parte kanpaina horretan. Irutxuloko Hitza behar-beharrezkoa iruditzen zaigulako.

Horregatik, auzo elkarteko kideoi eta auzotarroi gonbitea luzatzen dizuegu: Harpidetu gaitezen! Baietz 15 harpidetza berri baino gehiago lortu!

Harpidetza egiteko, jo harpidetza@hitza.info e-posta helbidera edo 902 820201 telefonora.
Harpidetza egiten baduzu, mesedez, guri ere esaiguzu (mezu bat bidali partezaharreanbizi@gmail.com era); honela jakingo dugu jarritako helburua noiz bete dugun
Harpidedun berriek sei botila sagardo jasoko dituzue opari eta aste-buruko egonaldiaren zozketan parte hartuko duzue.



Harpidetza egiteko datu hauek eman beharko dituzu:
  • Izen-abizenak
  • NA zkia
  • Lanbidea
  • Jaioteguna
  • Helbidea
  • Herria 
  • Posta Kodea
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa (baldin baduzu)
  • Kontu Korrontearen zenbakia (20 digitoak)
Bestela PDF hau jaitsi eta bete dezakezu eta postaz bidali (Hitza Harpidetza. Martin Ugalde Kultur Parkea z/g. 20140 Andoain, Gipuzkoa)

2014/04/04

Auzo Elkartearen Urteko Batzar Nagusia. Apirilaren 10ean (osteguna)




2014ko apirilaren 10ean (osteguna)
19:00etan, San Telmon


Aztergaiak:
·   2013ko ekintzen balantzea eta 2014rako egitasmoa aztertu eta ontzat eman
·   2013ko diru-kontuak eta 2014rako aurrekontua aztertu eta ontzat eman
·   Barne antolaketa
o  Auzo Elkartearen ohiko lan taldeak eta barne-egitura indartzeko proposamena aztertu eta erabaki
o  Zuzendaritza Talde berria aukeratu
Auzo Elkartearen barne-egitura indartzeko proposamena
Auzo Elkartearen jarduera sendotze aldera, egungo lan taldeak indarberritzea eta barne-egitura indartzeko zenbait lan-taldetxo sortzea proposatzen dugu
Talde horietan parte hartzera animatzen zaituztegu:
Ohiko lan taldeak:
·    Oinarrizko Zerbitzuak. Bizi-kalitatea hobetzeko: garbitasuna, plazak eta parkeak, terrazak zarata, zama-lanak...
·    Haur eta Gazteak. Haurtxokoa eta Gaztelekua, haur eta gazteentzako jarduerak...
·    Euskara eta Kultura Hizkuntza dinamizaziorako egitasmoa, kultur-jarduerak...
Barne-egitura indartzeko lan-taldetxoak:
·    Ordezkari- era bozeramaile-lanak: auzoko eragileekiko harremanak, hedabideekikoak ...
·    Barne-komunikazioa: e-posta mezuak, bloga, twiter eta facebock; boletinak...
·    Idazkaritza: bazkideen-errolda, bilera-deiak, aktak...
·    Diruzaintza: kuotak, diru-kontuak...
·    Mantenimendu-lanak: egoitza, Haurtxoko eta Gaztelekuko lanen koordinazioa

Asanblea General Anual
Jueves 10 de abril, 19:00, San Telmo
• Balance de actividades de 2013 y plan de actuación para 2014, analisis y aprobación
• Cuentas de 2013 y presupuesto 2014 examinado y aprobado, analisis y aprobación
• Organización intena
o Propuesta de fortalecer los grupos de trabajo actuales y de reforzar ka estructura  interna de la Asociación Vecinal, análisis y decisión.
o Elección del nuevo equipo directivo.
 
Zatoz
Merezi du-eta!