2014/06/24

Parte Zaharrean AuzoEtxea behar dugu!!! AuzoEtxea irudikatzeko SolasTrukea bihar, asteazkena, 19:00etan, Plaza Berrian


Parte Zaharrean AuzoEtxea behar dugu!!! AuzoEtxea aldarrikatzeko ekitaldiak

 


Parte Zaharreko AuzoEtxearen aldeko bigarren ekitaldian izango dugu bihar, hilak 25, asteazkena, 19:00etan, Plaza Berrian, Auzotarron ‘Solastrukea’: Parte Zaharreko AuzoEtxea irudikatzen: zer egin nahiko genuke? nola funtzionatu dezakegu?...
Auzotarren artean hizketan jarri eta AuzoEtxearen asmoari forma ematen hasiko gara:AuzoEtxea zertarako? Nolako jarduerak eta ekintzak bertan? Nola antolatuko gara?....
Argazkia: Irutxukoko Hitza

2014/06/13

Parte Zaharreko hainbat eragilek Auzoetxearen alde egin dugu bat

Gaur arratsaldean egin dugu agerpena

Agerpenaren bideoa:



Agerpenaren berri eman du Irutxuloko Hitzak 

http://irutxulo.hitza.info/2014/06/13/109590/

Parte Zaharreko hainbat eragilek Auzoetxearen alde egin dute bat

Santa Maria elizaren aurrean egin dute agerraldia. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Santa Maria elizaren aurrean egin dute agerraldia. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Parte Zaharrean Bizi auzo elkartea, Orixe ikastolako guraso elkartea, Haraino aisialdi taldea, jai batzordea, Haur Kaldereroak, Kale Lagunak hockey taldea, Herria elkartea, Kai Harripe elkartea, Arrano Beltza elkartea, gazte asanblada, Kresala, Hamaika Bat elkartea, Arrano, Alde Zaharra Kirol Elkartea… Parte Zaharreko hainbat eragilek agerraldia egin dute gaur, Santa Maria elizaren aurrean, bizilagunek beharrezkotzat jotzen duten Auzoetxearen alde.
Aspaldiko eskaera da Auzoetxea, eta azken urteetan indartu egin da aldarria. Udalak antolatutako Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen prozesuan lehentasun gisa definitu zuten auzotarrek, duela bi urte; gauza bera egin zuten prozesu honen bigarren fasean, duela hilabete gutxi. Auzoetxea egokitzeko lekua ere begiz jota dute bizillagunek: Kanpandegi kaleko Orixe ikastolaren egoitza ohia, duela sei urtez geroztik erabilerarik ez duena. Auzoetxea bertan egokitzeko, udal gobernuak eskaera formala egin zion duela aste gutxi Eusko Jaurlaritzari eraikina itzul diezaion, auzotarren esku uzteko. Izan ere, eraikina udalarena da, nahiz eta bere garaian Hezkuntza ekipamendurako utzi zion Jaurlaritzari.
... ... ...
Era berean, Auzoetxearen eztabaida auzoan barrena zabal dadin, solasaldiak antolatuko dituzte ekainean, Auzoetxearen beharraz eta egituraz hitz egiteko. Honen harira, datorren asteartean, hilaren 17an, Auzoetxeak, auzotarrok gestionatutako gune sozio-kulturalak: esperientziak eta egitasmoak solasaldia egingo dute. San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan izango da, 19:00etan. Bidebietako Auzoeneako kdeak eta Egiako Auzoetxeakoak izango dira bertan, besteak beste. Hilaren 25ean, berriz, Solastrukea izenekoa egingo dute bizilagunekin, Parte Zaharreko Auzoetxea irudikatzen: zer egin nahiko genuke? Nola funtzionatu dezakegu? izenburuarekin. Konstituzio plazan izango da, 19:00etan

.

2014/06/12

Pilota Partida Irutxuloko Hitzaren alde Igaran. Txantxariak Bulebarrean

BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak bi ekitaldi antolatu ditu asteburu honetarako, biak interesgarri:

Eskuz binakako pilota partida mundiala antolatu du Irutxuloko Hitzak ekainaren 15ean Igarako frontoian, 12:30ean.

Mikel Goñi - Elola
Alberto Beloki - Gorrotxategi
Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainaren barruan antolatutako partida bat izango da, eta sarreren bidez lortutako dirua Irutxuloko Hitzaren proiektua aurrera ateratzeko bideratuko da. Antiguako Pilota Eskolarekin elkarlanean antolatu da partida.
Sarrerak jada Triku Harri (Antigua), Aratz erretegia (Ibaeta) eta Rekalde (Parte Zaharra) tabernetan eskura daitezke 7 eurotan. Partida aurretik 9 eurotan, frontoian bertan.
Igarako Fasprint inprentak, Arimasagasti gaztak eta Aratz erretegiak babestu dute Irutxuloko Hitzaren aldeko pilota partida. 

Txantxariak Donostiako Bulebarrean, ekainaren 14an, larunbata, 18:00etan


Txantxariak munduan zehar han eta hemen gabiltzan pertsonak gara.
Horregatik, beti aurkituko gaituzu hemen. Gurekin jolastu eta gure berri eduki ahal izango duzu.

Txantxarien laguntzaz jolasten has zaitezten hainbat aukera proposatu nahi dizkizuegu haur, guraso eta irakasleoi. Denak dibertigarri, denak gogo-gozagarri. Mari Txipi, Arantxa Zabalete, Antxon eta Txantxibiri Kamino izango dituzue bidelagun, Braulio astoarekin batera.

Jolasa bizitzen ikasteko era bat da. Jolasen bidez ikasten dugu gure buruari helburuak jartzen. Jolasa, pertsonen arteko harremanak errazteko edo olioztatzeko modua da, taldeak osatu eta trinkotzekoa, lagundu eta lagundua izatekoa. Jolasa, haur eta gurasoen arteko loturak eztutzeko bidea da, haurrek eta gurasoek bizitzaren alderdirik atseginenez elkarrekin gozatzeko bitartekoak.

Txantxarien bitartez ia ahaztuta zeneuzkaten jolasak gogora ekarriko dituzue eta ezagutzen ez zenituzten berriak ikasiko dituzue.

2014/06/11

Parte Zaharrean AuzoEtxea behar dugu!!! AuzoEtxea aldarrikatzeko ekitaldiak

Parte Zaharrean AuzoEtxea behar dugu!!!

AuzoEtxea aldarrikatzeko ekitaldiak

Parte Zaharreko AuzoEtxearen aldeko bi ekitaldi antolatu ditugu auzoko zenbait eragilek (ikus zerrenda beherago) datozen egunotarako, hauek:
·         Hilaren 17an, asteartea, 19:00etan, San Jeronimo Kaleko Ekitaldi Aretoan (Liburutegi Nagusiaren Gibelaldean, alegia), Hitzaldi-solasaldia: Auzo Etxeak, auzotarrok gestionatutako gune sozio-kulturalak: esperientziak eta egitasmoak
Partaideak:
o   Astra Gernikako (Kulturarako fabrika soziala) kideak
o   Bidebietako Auzoeneako (herritarrok kudeatutako gune soziokulturala) kideak
o   Egiako Auzoetxeako kideak
Oso esperientzia eta egitasmo interesgarriak dira, erreferentzia erabilgarri ugari eskain diezazkigukeenak
·         Hilaren 25ean, asteazkena, 19:00etan, Plaza Berrian, Auzotarron ‘Solastrukea’: Parte Zaharreko AuzoEtxea irudikatzen: zer egin nahiko genuke? nola funtzionatu dezakegu?...
Auzotarren artean hizketan jarri eta AuzoEtxearen asmoari forma ematen hasiko gara: AuzoEtxea zertarako? Nolako jarduerak eta ekintzak bertan? Nola antolatuko gara?....

Azalpena:

Parte Zaharreko auzotarrak aspaldidanik aldarrikatu izan dugu AuzoEtxearen beharra, beste zenbait auzo-ekipamendurekin batera: kirolerako, kultur jardueretarako...
Aspaldiko eskaera bada ere, azken urteotan indartu egin da. Esaterako, duela bi urte Udalak antolatutako “Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen” prozesuan hori izan zen identifikatu zen lehentasunetako bat. Joan zen hilean prozesu horren bigarren fasean, berriz, berdin. Auzo Elkartea horren alde aritu da azken bi urteotan...
Auzoan ekipamenduen gabezia nabarmena da. Auzotarron lehentasunetako bat hau izan da: bizitza sozio-komunitariorako eta kultura- eta kirol-jardueretarako ekipamendu duinak lortzea
Bitartean Kanpandegi kaleko eraikina (Orixe LH Ikastolako Haur Hezkuntzaren egoitza izan zena) hutsik egon da denbora luzez, duela 6 urte ez dela erabiltzen. Eraikina Udalarena da, baina Jaurlaritzari utzia zion Hezkuntza ekipamendutarako
Duela gutxi, aukera bat ikusi dugu: Udal Gobernuak eskaera formala egin dio Eusko Jaurlaritzari eraikina itzul diezaion; auzotarren esku uzteko, AuzoEtxea eraikitzeko xedez. Itxaropena piztu zitzaigun.
Baina itxaropena goibeldu eta kezka piztu zaigu. Eraikinari bestelako erabilera eman diezaioten eskatu baitu udal talderen batek
Auzotarrok argi dugu: AuzoEtxea behar dugu !!! (eta beste hainbat ekipamendu ere: Gaztetxea, Kirolgunea, Kultur Etxea...)



Deitzaileak:

  • ·         Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea
  • ·         Herria Kultur Elkartea
  • ·         Kresala Aisialdi eta Kultur Elkartea
  • ·         Arrano Beltza Euskal Tokia
  • ·         Orixe Ikastolako Guraso Elkartea
  • ·         Kale Lagunak Hockey Taldea
  • ·         Haraino Astialdi Taldea
  • ·         Gazte Asanblada
  • ·         Jai Batzordea
  • ...


Irudia: Irutxuloko Hitza:
http://irutxulo.hitza.info/files/2014/05/Orixe.jpg

Parte Zaharreko AuzoEtxeari buruzko azken egunotan prentsan agertutako hainbat berri:

·         http://gaur.donostia.org/udalak-bi-eraikinen-hezkuntza-atxikipena-kentzea-eskatu-du-auzoetxeak-garatzeko/

·         http://irutxulo.hitza.info/2014/05/23/bidebietako-eta-parte-zaharreko-auzoetxeak-bideratzeko-lehen-pausoa-eman-dute/

·         http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2014/05/23/vecinos/donostia/la-parte-vieja-y-bidebieta-tendran-sedes-vecinales-en-edificios-escolares-sin-uso

Proiektu sozio-komunitario horiei buruzko informazioa hemen:

Astra aurkezteko bideoak:
·  ETBko dokumental laburra (5'), perspektiba luze-zabala: https://www.youtube.com/watch?v=12E5Y0VMU7Y
·  Aurkezpen bideoa, luzea (35'), euskaraz: http://vimeo.com/3160509
·  Leire Lopez de Ziluagoaren aurkezpen hitzaldia, Bilbon: https://www.youtube.com/watch?v=zUeneW8ab2k&noredirect=1
·  Aurkezpen bideoa (16'), gaztelaniaz: http://vimeo.com/5492188
·  Udala eta Astra-koordinadoraren arteko lankidetza-hitzarmenahttp://www.astragernika.net/pdf/hitzarmena.pdf

2014/06/08

'Bizikletaren oinarrizko mekanika' ikastaro laburra: auzoan bertan, euskaraz, doan.

Auzo Elkartearen Euskara eta Kultura Lan Taldeak  euskararen erabilera sustatzeko egitasmo luze-zabala garatuko du aurten auzoan, Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz izena jarri diogu
Haurrei eta gazteei zuzendutako ekintzak ez ezik, helduei edo publiko zabalari zuzendutako ekimen ugari ere izango ditugu. Gehienak irailetik aurrera.
Orain, ekainean, aperitibo gisa, bizikletaren oinarriko konponketak egiten ikasteko ikastarotxo edo tailer bat egingo dugu. Ekainaren 19an eta 26an izango da, 19:00etatik 21:00etara, Bretxan (Auzo Elkartearen egoitzan: Arrandegia eraikinaren 1. Solairuan). Ikastaro praktikoa izango da. Euskaraz. Doan. Honelakoak ematen esperientzia handia duen irakaslea izango dugu: Patxi Miner.  Berak ekarriko du ikastaroa emateko behar den guztiak, guk ez dugu ezer eraman beharko.
Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar da. Plaza mugatuak dira eta izena eman ahala esleituko dira.
Izena emateko: http://ttiki.com/66879