2014/10/29

'Aulki Hutsak' dokumentalak, bi sari nazioarteko Cine Invisible jaialdian. Bihar auzoan ikusteko aukera

Arteman Komunikazioak eta Iñaki Peña medikuak elkarlanean ekoiztutako 'Aulki Hutsak' dokumentalak, heriotza eta doluaren gaiak lantzen dituenak, bi sari jaso berri ditu nazioarteko Cine Invisible film jaialdian: bata, euskarazko lan onenarena; eta bestea, ikusleek aukeratutako filmarena. Cine Invisible nazioarteko jaialdia Kultura Communication Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du eta aurtengoa seigarren edizioa izan da.

Bada, 'Aulki Hutsak' filma auzoan ikusteko aukera dugu bihar (19:00etan San Telmon). Izan ere 'Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz' egitasmoaren barnean biharko filmaren proiekzioa eta horren inguruko solasaldia antolatua baitugu.
Iker Barandiaran kazetariak (filmaren egile eta protagonistetako bat) egingo du aurkezpena eta gidatuko du solasaldia
 

Ostiralean… Gaztetxoentzako Proiekzioak Gaztelekuan




Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz! Egitasmoa

Gaztetxoentzako Jarduerak (10-13 Urte)
 

Ostiralean…
Proiekzioak Gaztelekuan
Urriak 31
18:00-19:30

Kutsidazu bidea Ixabel telesaila
Atal pare bat

Pipi Galtzaluze telesaila
Atal bat edo bi
 








  
Azaroaren 14an beste proiekzio-saio bat





Gainera,
larunbatean... Jarduerak Gaztelekuan
Azaroak 8
16:30-18:30
SUKALDARITZA EGUNA
Fruituak erabiliz, sukaldaritza egiteko beste era bat erakutsiko da, dibertigarri eta ezberdina.
Azaroak 15
16:30-18:30
KAMISETA TINTATZEKO TAILERRA
Kamiseta zuri zahar bat erabiliz, kamiseta koloretsuak egingo dira, tinta ezberdinak erabiliz.

2014/10/27

'Aulki Hutsak', heriotza eta doluari buruzko dokumentala. Ostegunean, San Telmon



Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz! Egitasmoaren barnean, Helduentzako jardueren artean, 'Aulki Hutsak' dokumenta ikusteko eta horri buruzko solasaldia egiteko aukera izango dugu. Iker Barandiaranek (Kazetaria eta dokumentalaren protagonistetako bat) gidatuko du solasaldia. 

Noiz eta Non?

  • Ostegun honetan, urriak 30, 19:00etan
  • San Telmoko Heziketa Tailerrean

Zer da 'Auki Hutsak'

Heriotzari buruzko dokumentala da. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak, Maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian.
Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Euskara da hizkuntza nagusia, baina badaude gaztelaniaz eta ingelesez zenbait testigantza. Lau kapitulutan banatuta dago, gaika: mina, haserrea, egun seinalatuak eta itxaropena. Epilogo batek burutzen du lana.

Dokumentalak bi sari jaso berri ditu, joan den astean Bilbon egin den
Festival Internacional de Cine Invisible delakoan, euskarazko lan onenarena eta ikusleen boto gehien jaso duena



Ostegun honetakoaz gain, honakoak ere izando ditugu datzozen asteetan.


Azaroak 13
Osteguna, 19:00etan
San Jeronimoko Ekitaldi Aretoa (Liburutegi Nagusia)
Ikusi, entzun eta solasean jardun
Proiekzioa: Gernika Lemoizen’(  dokumental laburra). Hitzaldia: Laboa eta ikonoen eraikuntzaeta Solasaldia hizlaria eta entzuleen artean
Hizlari eta dinamizatzaile: Juan Gorostidi (Idazlea eta dokumentalaren zuzendaria)
Azaroak 26
Asteazkena, 19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
·                     Ramon Agirre aktorearekin
·                     Xabier Etxaniz Rojo Idazleak gidatua
Abenduak 4
Osteguna, 19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
Ikusi, entzun eta solasean jardun
Proiekzioa, Euskarari buruzko film laburrak, Euskaraz Bizi Nahi Dut Lehiaketan sarituak: dokumentalak: ‘Garai Berriak’,  ‘Heda Nazazu’, ‘Kontu Txikiak’, ‘Egunero’, ‘Musika Airean’...
Solasaldia, mintzagaia: ‘Euskararen inguruko pertsuasio-estrategiak’
Abenduak 10
Asteazkena, 19:00etan
San Telmo Museko Heziketa Tailerrean
Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
·                     Xabier Etxaniz Rojo Idazlearekin
·                     Ramon Agirre aktoreak gidatua


2014/10/25

Donostiako Auzo Elkarteen agerraldia, hiria lau barrutitan banatzeko asmoaren aurka

Hiriko 20 auzo-elkarte kritiko agertu gara Donostia lau barrutitan banatzeko asmoarekin. Herritarrekin eztabaidatu ez izana salatu dugu.

Hona hemen Hirutxuloko Hitzak eman duen albistetik hartutako hainbat pasarte:


“Ez gaude ados herritarrekin eztabaidatu gabe hiria lau barrutitan banatzearekin”

Argazkia: Hirutxuloko Hitza

Datorren asteko udalbatzarrean, oposizioko alderdiek adostutako barrutien araudiari lehen onarpena emango diote. Araudi horren bidez hiria lau barrutitan banatzea adostu dute, eta Altzako barrutia legealdia amaitu aurretik jarri nahi dute abian.

Gaur, ordea, hiriko 20 auzo elkartetako hainbat ordezkari bildu dira udaletxean euren iritzia emateko. Ez daude ados hiria barrutietan banatzeko prozesuarekin, eta herritarrak ez dituztela kontutan hartu salatu dute: “Herritarren partaidetza funtsezkoa da hiriari, eta zehazki gure auzoei eragingo dieten erabakiak hartzeko garaian. Horregatik, ez gaude ados herritarrekin eztabaidatu gabe hiria lau barrutitan banatzearekin”, adierazi du Eider Obeso, Morlanstarrak auzo elkarteko kideak. “Hiria barrutietan banatzea derrigorrezkoa dela diote, 2003ko lege batek hala behartzen duela, baina harrigarria iruditzen zaigu, orain arte neurririk hartu ez izana eta hauteskundeen atarian gaudenean, presaka araudi bat prestatzea”, gaineratu du Felix Perez, Aieteko Lantxabe auzo elkarteko kideak.

Albistea osorik irakurtzeko: http://irutxulo.hitza.info/2014/10/22/ez-gaude-ados-herritarrekin-eztabaidatu-gabe-hiria-lau-barrutitan-banatzearekin/

Elkarteen prentsa oharra hemen
Eta manifestua hemen

2014/10/22

Ostiralean eta Larunbatean... jarduerak Gaztelekuan, Gazte eta Gaztetxoentzako




















Parte Zaharrean Bizi, Euskaraz! Egitasmoaren barnean ostiralean eta larunbatean Gazteentzako eta Gaztetxoentzako jarduerak izango ditugu Gaztelekuan. Hauek:
  • Gaztetxoentzako

Urriak 25, 
larunbata,
18:30-20:30
Musikari buruzko proiekzioak
·                   No more tour (Fermin Muguruzaren azken mundu bira)
·                   Salda badago (Euskal rockaren hastapenei buruzko dokumentala)

  • Gaztetxoentzako (11-13 urte bitartekoak)

Urriak 24, Ostirala,
18:00-19:30
Proiekzioa
Bostak telesaila
Martin telesaila
Atal bat edo bi


Urriak 25, larunbata,
16:30-18:30
MALABARE EGUNA (Tailerra)
Malabareekin ibiltzeko aukera izango da.

Datozen asteotan jarduera gehiago, egitaraua hemen:



2014/10/15

PARTE ZAHARREAN BIZI, EUSKARAZ! Egitasmoa. URRIAREN 16ko EKITALDIA BERTAN BEHERA

Urriaren 16rako aurreukistako ekitaldia bertan behera gelditu da, ustekabeko arrazoiak direla medio. 
Bertan behera, ustekabeko arrazoiengatik
Auzoko Kulturgileekiko Topaketa-Solasaldiak
Iñaki Beobiderekin (Antzerkian, diskogintzan, liburugintzan eta ETBren sorreran jardun duena)
Olatz Beobidek (Aktorea eta zuzendaria, Iñakiren alaba) gidatua

Barkatu eragozpenak
Datozen ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hemen behin betiko egitaraua