2015/08/26

OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDUEN INPAKTUA PARTE ZAHARREAN


Joan den igandean, abuztuak 23, DV-k argitaratzen zuen “DIAGNÓSTICO DE LAPROBLEMÁTICA DEL OCIO NOCTURNO EN DONOSTIA/ SAN SEBASTIAN” txosten teknikoari buruzko erreportajea.
Dokumentuak 2014ko uztailetik abenduraino egunekoa eta gaueko zarata maila aztertzen du.
Garrantzitsua da nabarmentzea, txosten honek ezin izango litzateke lortu gure kolaborazioa gabe eta bere etxebizitzak sonometroak kokatzeko erraztu dituzten auzotarren kolaborazioa gabe.
Txostenaren datuek auzoaren atsedena bermatuta ez dagoela islatzen dute argi eta garbi.
Erreportajean, aipatzen da: "Campañas de sensibilización", "control más exhaustivo del consumo de alcohol en la calle así como de la normativa de puertas y ventanas de los locales", "a través de subvenciones se estudiará la colocación de dobles ventanas y el asilamiento de fachadas", "convenio Barrio saludable 2030".
Benetan arazoari egin nahi dio aurre Udalak ala erantzuna desaktibatu nahi izan du artikulu honen bidez?  Udalak aurreratu nahi izan du datuak aipatuz baina zeozer egingo al du?
Ondo dago aipatzen dutena: kontsumitzaileen hezkuntza, zarataren iturriaren kontrola (kaleko kontsumoa, ateak eta leihoak itxita),  zarataren eragozpenak eta ondorioak leuntzea (araudiak egokitzea falta da). Baina diotena sinesgarria al da?
PSEeren zinegotziaren adierazpenekin bukatzen da artikulua: "podemos hacer mil ordenanzas, pero si no partimos del respeto mutuo no hay nada que hacer". Kito. Esaldi horrekin dena esan du, dena adostasunean konpondu behar da ostalariak eta bizilagunak bat eginez. Elkarbizitza, hitz majikoa. Askoz hobeto berak esan izan balu: "podemos hacer mil ordenanzas, pero si no las hacemos cumplir no hay nada que hacer".
Ze hipokrita eta oportunista. Elkarbizitzaz hitzegiten du Parte Zaharra oihana bihurtu denean, non dirua eta espekulazioa soilik gailentzen direnean?
Udala zorrotza da “gizalegegabeak” bezala kalifikatutako portaera jakinekin, tolerantea den bitartean beste batzuekin atseden hartzea eta lo egitea galarazten diguten haiekin.
Bere biztanleei irensten duen munstroa sortu dute.
Aldiz, gure elkarteak txosten hau kontuan hartzen du gakoa delako espazio publikoaren okupazioa berrantolatzeko.
Txosten honen ondorioak eta bultzatu behar diren neurriak aztertzen dugun bitartean: ostalaritzako lizentziak eta ostatu turistikoak (hotel, pentsio, apartamentu turistiko, ...) berri-ematerako luzamendua eskatuko dugu. Kontrol-sistemak eraginkorrak abiaraztea. Eta turismoarekiko erabakiak hartzeko herritarron parte-hartzea bermatzea eta erabakitzeko mekanismo gardenak abian jartzea eta ziurtatzea.
Parte Zaharra deklaratu zuten Eremu Saturatua gutxi gorabehera 2000an
Parte Zaharra deklaratu zuten "Eremu Saturatua" gutxi gorabehera 2000an. Gaur aisiara zuzendutako parke industrial tematiko bihurtu da. 6.000 pertsonarengan inguru bizi garen tokian espazioan.
Ostalaritzako 210 establezimendu daude auzoan. Hau da 3,45 taberna 100 biztanleko, edo ia taberna bat 25 biztanleko.
Auzoan, pasabideak kenduta (kaleak, Bulebarra...) plaza moduan aisialdirako 7.285 m2 daude. Hau da, auzotar bakoitzak 1,19 m2 ditu alde zaharreko plazetan, terrazak kontuan hartuta zenbat gutxiago?
Beste modu batera esanda,  Parte Zaharreko familia bakoitzari 2,25m2 dagozkio plaza horietan. Labur esanda, ia ezer ez. Auzotarrek auzoa utzi behar dute espazio libreetara joateko, gutxi izateaz gain terrazekin okupatuta baitaude.
Beste modu batera esanda, auzotar bakoitzak m2 okupatuko balu plaza horietan terrazak kendu beharko lirateke.
Parte Zaharreko ostalaritzako establezimenduen azalera kalkulatzen saiatu gara, estimazio bat da, baina nahikoa baliagarria. Hara zeinen datu "flipanteak":
  • Eraiki guztien planta kontuan hartuta (azalera) tabernek %47! betetzen dute (biltegi moduan erabiltzen diren lokalak kontuan hartu gabe). Hau da, 49.000 m2, alegia 5 futbol zelai oso. Neurketa hau egiteko Urgullek betetzenduen azalera deskontatu dugu, noski, bestela indizeak erdira jaisten dira eta hori tranpa da.
  • Zenbait kaletan inpaktoa oso handia da, bai taberna kopuruari dagokionez bai okupatzen duten azalerari dagokionez (Bretxa eta Konstituzio plazaren arteko eremuan eraikitako plantaren %88a okupatzera iristen dira.
  • Esan gabe doa, tabernen jarduerak auzoko kale guztietan duen presentziagatik, auzo osoari eragiten diola zarata, trafiko eta maila guztietan.
Parte Zaharrean ostalariaren jarduera nonahikoa da alderdi guztietan, auzoa "hartuta" dago literalki aipaturiko gremioagatik, bere inpaktuaren inongo estudiorik egonik gabe, ez egoeraren araberakoa ez epe luzera.
Hainbeste espazio publikoko okupazioaren eragina (bere eskasiagatik), kutsadura akustikoa, higikortasuneko gaitzak, eta abar bezalako egoerak serio eragitera heltzen dute auzotarron %100era.

2015/08/20

UDAL-ORDENANTZEN EZ BETETZE BERRIAK


Joan den uztailaren 21ean blog honetan argitaratu genuen ordenantzen ez betetzeak denetariko zirela, ugari eta etengabeko, ikusezinak udal-ordenantzak betearazteko ardura dutenentzat.
Kasuistika guztia islatzea ezinezkoa gertatzen da, auzoaren egoera hain larria da!
Argazki berriak gehitzen ditugu, elokuenteak bestalde, sektorearen egoera –gertaerak horrela frogatzen dute- eta udal-gobernuaren pasibitatea salatzeko.
Gertatzen dira ez betetzeak:
1. Terraza-okupazio espazio handiagoa baimendutakoa baino;
2. Terrazen okupazio planoen absentzia;
3. Baimendutako mahaien ondoan jarrita jarraitzen duten apalak;
4. Terrazaren espaziotik kanpo arbelak; irisgarritasuneko eta mugikortasuneko arazo nabariak eraginez, negozio-mota guztiek indiskriminatuki jarrita;
5. Zama-lanak bukatu baino lehen jarritako terrazak;
6. Gauean terrazen elementuak arkupeetan uzten jarraitzen duten terrazak;
7. Udal-Ordenantzak begiesten ez dituen terrazetako lizentziak;

8. Publizitatea itzalkin ilegaletan; aulkietan eta mahaietan ere;
9. Terrazak erretiratu ondoren garbitasunak bere absentziagatik distira egiten du;
10. Terrazen espazioan zerbitzurako barrak;
11. Establezimendu mota guztietako eguzki-oihalak;
12. Zama-lanak negozioaren atez-ate;
13. Aurrez ikusitako ordutegitik kanpo irekitako zerbitzu-lehioak kalean edaten jarraitzeko; musikarekin kaletik entzuteko;
14. Jai-espazioetan oinezkoentzako eta larrialdi ibilgailuetarako beharrezko espazioa ez errespetatzea, adibidez, Konstituzio enparantzan;
15. Establezimendu-Ostalarien zaborra bere ordutegitik kanpo utzita kaleetan.