Abuztuaren 2an aurkeztu genuen PARTE ZAHARREAN BIZITZEKO
ESKUBIDEAREN aldeko MANIFESTUA (hemen ikusi) eta auzoko hainbat bizilagun
ezagunen atxikimendua.
JOSE
ANGEL IRIGARAI
|
SABINO
ORMAZABAL
|
PACO SEXMILO
|
FELIX ARRIETA
|
KOLDO TELLERIA
|
XABIER ZALDUA
|
ANDONI MONFORTE
|
URKO AIERTZA
|
JAVIER ELZO
|
XABIER ROJO ETXANIZ
|
JUAN GOROSTIDI
|
BELTZA
|
IBON
MARITXALAR
|
RAMON MENDIZABAL
|
GORKA ARZELUS
|
FERNANDO BLANCO
|
IÑAKI BIAIN
|
IÑIGO CABAÑAS
|
EDUARDO DE LA FUENTE
|
BEÑAT GAZTELUMENDI
|
PITER ANSORENA
|
KLARA BADIOLA
|
RAMON AGIRRE
|
MANUEL BERASATEGI OLAZABAL
|
AITZOL IRIONDO
|
ARRITXU ZURBANO
|
JUAN MARI IRAOLA
|
FERMIN IRAOLA
|
MARKEL ORMAZABAL
|
MIKEL AGIRRE
|
Horietako bi, Piter Ansorena eta Paco Sexmilo izan ziren
ahotsa jarri zutenak azken bost urte luze hauetan elkarteak daraman lanari,
auzotarron bizi-kalitatea eta osasuna bermatzeko helburuakin.
Parte Zaharraren eta bere auzotarron etorkizuna arriskuan
dagoela, argi gorri guztiak piztuta daudela orain dela urte asko, alarma egoera
zabaldua eta partekatua dela auzoan auzokideen artean, auzoaren biziberritzeko
neurriak hartzea premia-premiazkoa direla eta ditugun arazo guztiei aurre
egiteko neurri eraginkorak eta integralak hartu behar direla nahi izan genuen
azpimarratu.
Jada, ezin da esku hartzea atzeratu eta elkarteak norabidea oso garbia dauka:
- Merkatal pribatizaziotik babesa.
- Ondarea eta euskal nortasuna defendatzea.
- Auzokideen eskubideak sustatzeko ahaleginak batzea.
- Gure etorkizuna bermatuko duen arautegi aldaketa.
- Eta herritarren parte hartzea eta protagonismoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario