2017/12/29

UNTZI MUSEOAN Rafael Munoaren erakusketa


http://r.untzimuseoa.com/7rouht0393e.jpg

Bi balearen harrapaketa, 1763
Captura de dos ballenas, 1763
2017/12/22 > 2018/04/29

RAFAEL MUNOA artista donostiarraren inguruko erakusketa. Munoak, 1763an Getaria eta Zarautz arteko uretan gertatutako bi balearen harrapaketa irudikatu zuen 9 horma-irudi piktorikoren bidez.

Exposición en torno al artista donostiarra RAFAEL MUNOA, quien retrató, a través de nueve murales pictóricos, la caza de dos ballenas acontecida entre aguas de Getaria y Zarautz en 1763.

2017/12/06

Auzo Batzarra, abenduaren 11n (19:00etan San Telmon): Parte Zaharreko azaroentzako konponbide bila.

   

 Auzoan arazo larriak ditugu. Aspaldi ari gara konponbide bila lanean, hainbatetan aipatu dugu Auzorako Plan Integrala behar zela, arazoak bere osotasunean aztertzeko eta auzotarron bizi-kalitatea lehenetsiko zuten neurriak abian jartzeko.
Orain udalak auzoaren Kudeaketa Integralerako Plan Parte Hartzailea jarri nahi du abian: auzoko egoera era luze-zabalean aztertu eta etorkizunerako oinarriak definitzeko. Beti ere, auzoko eragile askoren parte hartzearekin. Betalde, Bretxako arrandegia eraikinerako proiektu berria abiatuko dela dirudi; bertako zenbait gunetan auzoko beharrei erantzungo dieten ekipamenduak jar daitezke.
Abagune egokia izan daiteke auzotarron ahotsa entzun dadin eta auzoa hobetzeko gure proposamenak egiteko. Parte Zaharrak, etorkizunean ere, bizitzeko auzoa izan behar duela aldarrikatu eta hori bermatuko duten neurriak abian jartzeko.
Auzoko Batzarrean honetaz guztiaz hitz egiteko parada izango dugu:

  • Abenduaren 11n, astelehena
  • 19:00etan, San Telmon