Berri harrigarria irakurri dugu aste honetan.
Lizentzia lortzen ez duten pisu turistikoei, abuztuaren 31a arte jarduteko aukera emango die Donostiako Udalak.
Arauz kanpo jarduteko baimenik eman al dezake udalak ??? Hori ez al da oso irregularra? Araudia atera, baimena zeini dagokie erabaki, eta ondoren lizentzairik gabe geratu direnei ere jarduteko baimena eman? Ze zentzu du horrek?
Baina ez da kasu bakarra!!!
Toldoekin antzera.
Arauz kanpokoak (eta arriskutsuak) zirelako kendu egin behar zituztela jakinarazi zien Udalak tabernari eta dendariei otsailaren hasieran.
Bi hilabeteko epea eman zien egiteko. Pasa da epea (duela 10egun amaitu zen) eta zer? Berdin segitzen dute.
Udalak ez du bete iragarritakoa, ezta araudia ere.
Bitartean toldo horietako batzuek eragiten duten eragozpenak eta arriskuak jasan behar ditugu.
Bidezkoa al da?
No hay comentarios:
Publicar un comentario